HARA! Aritz Aranbururi izar bat jarriko diote Somoko hondartzan

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 14a, 16:30
Aritz Aranburu surflaria. (Quiksilver)

Somoko (Kantabria, Espainia) hondartzaren ondoan Surfeko Izarren pasealekua dago, eta asteazken honetan izar berri bat jarriko dute Aritz Aranburu surflari zarauztarraren omenez. Profesional modura kirol horri emandako guztia eta eskuratutako lorpenak nabarmendu dituzte antolatzaileek.