'Trash o La Poubelle Plus Belle' haur antzerkia izango da igandean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 15a, 08:30

Zero en Conducta konpainiak taularatuko du Modelo aretoan, 16:30etik aurrera.

Igande honetan, bost urtetik gorako haurrei zuzendutako antzezlana eskainiko du Zero en Conducta konpainiak. Trash o La Poubelle Plus Belle izenburua du obrak, eta izar bat izatea amesten du zabor-poltsatxo baten istorioa du kontagai. Tragediatik gutxi duen komedia tragiko barregarria da.

Onarpena bezain gai konplexuaz ari da, eta jendeak botatzen edo baztertzen dituen gauzetan ere magia badagoela erakutsi nahi du antzezlanak. Hori bai, hitzik gabeko lana da.

Modelo aretoan ikusi ahal izango da, 16:30etik aurrera, eta sarrerak aurrez erosi ahal izango dira Sanz Enea kultur etxean, 4 euroan.