'Alzheimerrarekin elkar-bizi' hitzaldia eskainiko dute asteazkenean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 15a, 09:00

Irailaren 21ean Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta horren harira antolatu dituzten ekitaldien barruan, asteazken honetan Alzheimerrarekin elkar-bizi hitzaldia eskainiko dute Etzezabalan (Kale Nagusia 29), 19:00etan. Afagiko idazkari Antton Elosegik eta psikologo Maria Victoria Lucerok hartuko dute hitza solasaldian.

Afagi  Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea da, eta Urola Kosta eskualdean badu bere bulegoa. Zarautzen daude, hain zuzen ere.

Beraiekin elkartzeko hitzordua aurrez eskatu behar da, eta horretarako bi bide daude: telefonoz, 943-29 71 18 zenbakira deituta, edo korreo elektronikoa idatzita, afagi@afagi.eus helbidera.