Irudietan: Zarauztarrak ere Kataluniako Auziaren epaiaren aurka

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 15a, 10:30

«Injustizia baten aurka eta oinarrizko eskubideen alde» bat egitera deitu zuen atzo Gure Eskuk, Kataluniako Auziaren epaia salatzeko. Arratsaldean elkarretaratze «zaratatsuak» egin zituzten Euskal Herri osoan, Erreferenduma ez da delitua lelopean, baita Zarautzen ere, Lege Zaharren enparantzan. Hainbat herritarrez gain, Zarauzko udaleko EAJko eta EH Bilduko ordezkariak izan ziren bertan.