Ordenantza fiskalak eta Astiko jolasgunea osteguneko udalbatzarrean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 15a, 16:43

Gai mamitsuak bozkatuko dituzte ostegunean 19:00etan hasiko den ezohiko udalbatzarrean. Aurrena, Astiko jolasgunean taberna-jatetxea egiteko lan publikoko kontzesio kontratua behin betiko suntsitzea bozkatuko dute. Ondoren, 2020 urterako ordenantza fiskalak bozkatuko dira. Udalbatzarra zuzenean ikusi ahal izango da Erlotelebista.eus atarian.