'Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren' erakusketa zabaldu dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 16a, 13:51

Aldi baterako erakusketa berria zabaldu dute Photomuseumen. Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren izenburua darama, eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak ekoitzitako proposamena da, zeinean garaiko testigantza grafikoa jasotzen den. Erakusketa atzo ireki zuten eta azaroaren 24a bitartean izango da ikusgai ohiko ordutegian.