Bat eginik bularreko minbiziaren aurka

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 16a, 17:49

AECC elkarteko kideak Lege Zaharren enparantzan elkarretaratu dira arratsaldean, Zarauzko udal talde guztietako ordezkariak bidelagun zituztela, zapi, begizta eta puxika arrosekin.

Datorren larunbatean, urriaren 19an, izango da Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna, eta horren harira egin dute guztiek bat gaurkoan. Udaletxeko balkoian ere begizta arrosa irudikatzen duen pankarta handi bat jarri dute, AECCrekin harremanetan jartzeko hainbat modurekin.