Ulaciak igandean jokatuko du denboraldiko lehen partida etxean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 17a, 14:16

Goierri-Iparragirre 2020 taldea izango du aurrez aurre,18:30ean hasita, Aritzabatalde kiroldegian.

Aurreko asteburuan atsedena izan ondoren, igande honetan denboraldiko etxeko lehen norgehiagoka jokatuko du Ulaciak. EBA ligako AA konferentziako hirugarren jardunaldia izango da, eta Jokin Collantesen mutilek Goierri-Iparragirre 2020 taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak, 18:30etik aurrera, Aritzbatalde kiroldegian.

Orain arteko bi partidak galdu ditu Goierriko taldeak, eta garaipen gosez etorriko da. Zarauztarrek gogotsu ekingo diote etxeko partidei, hori baita mailari eusteko giltzarrietako bat. Bueltan dira, beraz, igande arratsaldeetako saskibaloi neurketak Zarautzen, eta Ulaciaren jarraitzaileek eta, oro har, kirolzaleek ikuskizunaz gozatzeko aukera izangodute aurrrerantzean.