Langileek elkartasuna erakutsi diote Kataluniari Zarautzen ere

Gehiengo sindikalak deituta, hainbat lantegi eta ikastetxetako langileek elkarretaratzeak egin dituzte, aldarrikatzeko ez dela delitua erreferenduma egitea, eta elkartasuna adierazteko espetxeratutako Kataluniako buruzagi independentistei.

Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxealdira zigortu ditu 2017ko urriaren 1ean Katalunian independentziaren inguruko erreferenduma antolatu zuten buruzagi independentistak. Haiei babesa adierazteko eta Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko, elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan, tartean, Zarautzen.

Euskal Herrian gehiengoa osatzen duten sindikatuek —ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru– deitu dute mobilizatzera eta Kataluniari elkartasuna adieraztera.

Urola Kosta eskualdean, hainbat herritan izan dira elkarretaratzeak. Hemen, argazki bilduma.