Xingola arrosa, bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna dela gogorarazteko

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 19a, 16:26

Gaur da Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta Zarauzko udaletxean xingola arrosa handia zintzilik ikus daiteke. Gipuzkoako AECC elkartea kanpaina ari da egiten, bularreko minbiziaren tratamendu berri baterako dirua biltzeko.

Gizartea gero eta sentsibilizatuago dago bularreko minbizia bezalako gaitzekin, eta Zarauzko Udalak ere bat egin du gaurko nazioarteko egunarekin. Hain zuzen, asteazkenean egin zuten agerraldia udal agintari eta zinegotziek herriko AECC elkarteko kideekin batera.

Minbiziaren aurkako elkartea da AECC, eta dirua biltzeko kanpaina abiatu dute. Zer helbururekin? Bada, bularreko minbiziarentzako tratamendu berri bat gauzatu ahal izatea. Hala, diru ekarpena egin nahi duenak horretarako aukera du retoaeccgipuzkoa.com webgunean.