Zabalik dago Lauaxeta kale berritua

Zarauzko hitza 2019ko urr. 20a, 13:00
Argazkia: Xabi Txurruka

Urbanizazioaren kalitatea hobetzeko, galtzada eta espaloiak maila berdinean jarri dituzte eta otsailean zuhaitz ilara berri bat landatuko dute.

Maiatzean hasi ziren Lauaxeta kalea urbanizatzeko lanekin. Xabier Txurruka alkateak azaldu zuenez urbanizazioaren kalitatea hobetzea zuten helburu, espaloiak "egoera oso txarrean" zeudelako. Lanak iraun duten bitartean Nafarroa kalea lur azpitik igarotzeko pasabidea itxita egon da, eta oinezkoek Etxepare kalearen alboko zebrabidetik igaro behar izan dute Nafarroa kalearen beste aldera. Baina, jada, zabaldu dute bidea.

Urbanizazioaren kalitatea hobetzeko, galtzada eta espaloiak maila berdinean jarri dituzte, trafiko zirkulazioaren noranzkoa mantenduz. Lanak amaitzeko, otsailean  iparraldeko espaloian zuhaitz ilara berri bat landatuko dute.


Xabier Txurruka


Xabier Txurruka


Xabier Txurruka