Azaro hasieran egingo dute hurrengo Death Cafe saioa

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 21a, 08:40

Elkartzen direnek heriotzari buruz "libreki" hitz egitea da helburua, "leku atsegin batean, kafea edo infusioa eta bizkotxoa dastatu bitartean", gogorarazi dute antolatzaileek.

Aldian behin Death Cafe saioak antolatzen ditu Zarautz Herri Zaintzailea elkarteak, oraindik ere sarritan tabua den gai batetaz hitz egiteko: heriotzaz.

Kafearen bueltan egiten diren tertulia horiekin, antolatzaileek lortu nahi dute "gizarte mailan heriotzaren inguruan ikusgarritasuna piztea eta tabuak apurtzea, gaia hainbat arlotatik jorratuz". 

Azpimarratu dute ez dela dolurako laguntza taldea. Hala ere, bakoitzak bere esperientziak besteekin partekatu ditzake, eta oso aintzat hartzen dituzte konfidentzialtasuna eta errespetua.

Azaroaren 5ean saioa

Hurrengo Death Cafe saioa azaroaren 5erako antolatu dute. Beharrezkoa da izena aurrez ematea, tokia mugatua izaten delako. Hala ere, aurreratu dute hitzordua 18:30ean dela Pedro Enea jatetxean (Gipuzkoa kalea, 64).

Parte hartzen duenak 3 euroko ekarpena egin beharko du, kontsumizioak ordaindu ahal izateko.

Informazioa eta izen-ematea

  • Amaia: 699 79 73 88
  • Jabi: 655 70 85 03