Toldotxo pintxoa prestatzeko ikastaroak eta txapelketa izango dira datozen asteetan

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 21a, 10:56

Bigarren urtez antolatu ditu Toldotxo pintxoa prestatzen ikasteko saioak Zurekin ostalarien elkarteak. Aurten, gainera, txapelketa herrikoia ere egingo dute.

Toldotxo pintxoa prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu Zurekin ostalari elkarteak azaroan zehar. Eroski hipermerkatuko ikasgelan izango dira saioak, azaroaren 7, 14, 21 eta 28an, 18:30etik aurrera. Ikastaroak doakoak izango dira eta aurrez eman beharko da izena Itxas-Lur, Itxaski, Salegi, Euskalduna, Txiki Polit, Iruña edo Karlos Argiñanon edo zurekinostalrielkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. 

Ikastaroen ostean, azaroaren 30ean, Toldotxo pintxoa prestatzeko txapelketa egingo dute Merkatu plazan. Zurekin elkartetik herritarrak animatu nahi dituzte txapelketa herrikoian parte hartzera. Hitzordu horren inguruko xehetasun gehiago aurrerago emango dutela jakinarazi dute.