Adin desberdinetako gazteentzat egokitutako guneak izango dira Kuadrilla Egunean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 21a, 12:36

Larunbatean, urriaren 26an, izango da aurtengo Kuadrilla Eguna. Hiru gune desberdinetan izango dira ekitaldiak, egun osoan zehar. Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik.

Ohikoa baino astebete beranduago izango da aurtengoan Kuadrilla Eguna. Urriko azken asteburuan, datorren larunbatean izango dute herriko gazteek gozatzeko abagunea. Hiru gune izango dira guztira: Haurren gunea Zelai-Ondon, Nerabeen gunea Lege Zaharren Enparantzan eta Gazteen gunea Musika Plazan.

Haurren gunea

10:00-13:30. Jolasak, aurpegi-margoketa, lehiaketak...
10:00. Alebin mailakoentzat herri kirolak.
11:30. Benjamin mailakoentzat herri kirolak.
16:30. Puzgarriak eta kamisetak margotzea, Arrosategi parkean. Kamiseta etxetik eraman beharko da. (9-11 urte)
17:00. Ipuin kontalaria Ludotxo ludotekan. (4-8 urte)
18:00. Mural margotzea eta jolasak Salbide parkean. (4-8 urte)

Nerabeen gunea

16:00. Puzgarriak.
17:00. Ginkana Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.
19:00-21:00. DJ Ame eta DJ Javi.
23:00-01:30. Xaibor diskofesta

Gazteen gunea

12:00. Herri kirolak 18 urtetik gorakoentzat.
14:30. Pasta eta tortilla lehiaketa eta herri bazkaria.
16:00. Mus Txapelketa.
18:00. Kalejira elektrotxarangarekin.
20:30. Eraso! taldearen kontzertua Munoa plazan.
22:30. Hesian taldearen kontzertua Munoa plazan.
00:00. Garilak 26 erromeria taldea.
03:00-04:30. Gaugiro musikatua.