Gaur hasiko da 40. Natur Astea

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 21a, 15:30

Gaurtik hasita igandera arte prestatu du Arkamurkak urteroko Natur Astea, hainbat hitzaldi eta erakusketarekin. Gaur izango da lehen hitzordua: 'Onddoak biodibertsitatearen giltzarri' hitzaldia eskainiko du Joxepo Teres Arkamurkako eta Aranzadiko kideak.

Aste osoan zehar hiru hitzaldi eskainiko dituzte guztira, eta denak Arkamurkaren egoitzan izango dira, 20:15ean hasita.

Aurten, Arkamurka elkartearen 50. urteurrena dela eta, zenbait hitzordu berezi ere prestatu dituzte. Lotura honetan dago ikusgai egitarau osoa.

Erlazionatuak