Irudietan: Oteiza izan dute gogoan haren jaiotzaren 111. urteurrenean

Amaia Urbieta Arruti 2019ko urr. 21a, 17:00

111 urte bete dira gaur Jorge Oteiza artista jaio zela. Urtero bezala, Salbatore Mitxelena Ikastolako ikasleek ekitaldia egin dute Bertsolarien plazan.

Jorge Oteizak Iñurritzan bertsolarien omenez egindako eskultura apaindu dute gaurkoan. Salbatore Mitxelena Ikastolako haurrek egindako eskulanak eta bufanda gorri handi bat jarri dituzte bertan, Oteiza zenaren omenez.

LH 6ko zenbait ikaslek poesia errezitatu dute ekitaldian, eta Oteizaren urteurrenaz gain, gogoan izan dute Arantzazuko hamalau apostoluen eskulturaren 50. urteurrena ere badela aurtengoan. Hori dela eta, Behin betiko abestu ondoren, Androkanto abestu dute guztiek batera, Josu Txapartegi Txapas eta Mertxe Isastiren akordeoi doinuez lagundurik. Amaitzeko, izan berri den Kilometroetako abestiarekin dantza egin dute haur guztiek.