Zelai Ondoko zuhaitzak kimatzen ari dira

Udazkenarekin batera, kimaketa lanekin hasi da Zarauzko Udala, eta Zelai Ondo auzoko zuhaitzak negurako prestatzen ari dira. Espaloietan pilatutako hostoak ikus daitezke lanean dihardutenean; horiek jarraian kamioian jasota eramaten dituzte.