Zortzi domina eskuratu dituzte asteburuan Lizardi elkarteko judokek

Larunbateko familia argazkia. (Lizardi Judo Elkartea)

Gipuzkoako judo senior txapelketan parte hartu zuten Lizardi elkarteko hamahiru kirolarik, eta haietako zortzik lortu zuten domina eskuratzea.

Pasa den Larunbatean Gipuzkoako judo txapelketa jokatu zen Hernaniko kiroldegian, senior mailan. Lizardi Judo Elkarteko hamahiru judokak hartu zuten parte txapelketan, eta haietako zortzik irabazi zuten domina.

Emakumezkoetan, 57 kilotik beherako kategorian Irene Aldabaldetrekuk irabazi zuen urrezko domina eta Irune San Miguelek brontzezkoa. 63 kilotik beherako kategorian, brontzea eskuratu zuen Naiara Villasantek, 70 kilotik beherakoan zilarra Diana Lopezek, 78 kilotik beherakoan ere zilarra Lore Austingek eta 78 kilotik gorakoan urrea Nayade Lopezek.

Gizonezkoetan, berriz, 90 kilotik beherako kategorian urrezko domina eskuratu zuen Gorka Eizagirrek eta zilarrezkoa Iñaki Aizpuruk.