Zarauzko Triatloiko aurre izen-ematea irekiko dute astelehenean

Aurtengo Zarauzko Triatloia. (Zarauzko Hitza)

Zozketa azaroaren 13an egingo dute, eta egun horretan probaren logo berria ere aurkeztuko dute, Haritz Eizagirrek diseinaturikoa.

Zarauzko Triatloia ekainaren 13an jokatuko bada ere, datorren astelehenean irekiko dute bertan parte hartzeko aurre izen-ematea.10:00etatik aurrera izango da horretarako aukera, eta azaroaren 10eko 23:59ak arte iraungo du.Interesatuek rockthesport.com atarian egin beharko dute inskripzioa.

Ondoren, azaroaren 13an zozkatuko dituzte erabilgarri dauden 700 dortsaletatik 600. Antolatzaileek adierazi dutenez, zuzenean ikusteko aukera egongo da Facebook-en. Behin zozketa eginda, hautatuen zerrendan dauden triatletek posta elektroniko bat jasoko dute, izen-emate ofiziala egiteko argibideekin.

Zarauzko Triatoiak, gainera, bere irudia ere berrituko du aurten. Haritz Eizagirre diseinatzaile zarauztarrak probaren balioekin eta ezaugarriekin guztiz bat datorren logo berria prestatu du, eta antolatzaileek azaroaren 13ko zozketan aurkeztuko dute.