Bertso sorta: Bizikletak Zarautzen

Inaxio Uria 'Isasti'-k bizikletak Zarautzen erabiltzeko moduaren inguruko bertsoak bidali dizkigu. Hemen daude ikusgai.

1)
Zarautz herrian beti izan da
garrantzitsu bizikleta
Ta zergatia nabaria da
gehiena laua da eta
Gaur dira kriston pila!
Agian zortzi mila?
Nahiz batzuk egon gordeta
Kamino eta bide gorriak
gehi espaloiak beteta

 

2)
Gauzak gaur egun hala izanik
nabari da eragina
orokorrean baina gehien bat
oinezkoentzat jakina
sarri  zebra bideetan
nerabeak bizikletan
abiadura arina
erosoago gertatuko zen
erabiliaz txirrina

 

3)
Txirrina eta argi farola
aintzina zuten gehienak
gaur egunean alderantziaz
gutxien dira dutenak
Beharrezkoak dira
unearen neurrira
ordu orotan lehenak
eta iluntzen den garaiean
derrigorrez bigarrenak