Euskaraldiaren inguruko lehen bilera irekia egingo dute astelehenean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 25a, 09:00

Euskaraldiaren bigarren edizioari begira, lehenengo bilera irekia egingo dute astelehenean. Gaztelekuko kanpoko bulegoan izango da, 18:00etan. Herri batzordean denak direla ongietorriak adierazi dute, antolaketa prozesuan parte hartzeko deia eginez. Euskararen Egunerako egin nahi den ekintza izango dute hizpide.