Plaza libreak daude Aritzbatalde kiroldegiko ikastaroetan

Izen ematea kiroldegiko harreran bertan egin beharko da. Hemen daude ikusgai oraindik plaza libreak dituzten ikastaroak.

Heldu, gazte eta haurrentzako hainbat ikastarotan plaza libreak daudela jakinarazi dute udaletik. Hain zuzen ere, ondoko ikastaroetan eman daiteke izena oraindik:

  • Soinpilates: astelehen, asteazken eta ostiraletan 08:00etatik 09:00etara, helduentzat.
  • Hipopresiboak: astelehen eta asteazkenetan 09:15etik 09:45era eta 17:25etik 17:55era, helduentzat.
  • Balance posturala: ostegunetan 15:00etatik 15:50era.
  • Osasun fit: astelehen, asteazken eta ostegunetan, 20:00etatik 20:50era, helduentzat.
  • Igeriketa gazte: astearte eta ostiraletan, 18:30etik 19:30era, 12-16 urte bitarteko gazteentzat (hilean 34,60 euro abonatuek eta 56,60 euro ez abonatuek).
  • Dantza modernoak: ostiraletan 17:00etatik 18:00etara, 12-16 urte bitarteko gazteentzat (14,50 euro hilean abonatuek eta 26,80 ez abonatuek).
  • Gazte yoga: asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara, 12-16 urte bitarteko gazteentzat (14,50 euro hilean abonatuek eta 26,80 euro ez abonatuek).
  • Dantza modernoak: astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 18:00etara, 6-11 urteko haurrentzat. (29 euro hilean abonatuek eta 53,60 euro ez abonatuek).

Izen emateak kiroldegiko harreran bertan egin beharko dira. Informazio osagarria nahi izanez gero, 943-00 51 23 telefono zenbakira deitu edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke.