Ibilbide luzeko rock taldea da Leize, eta egungo formazioarekin bere errepertorioko hainbat abesti grabatu ditu berriro Azpeitiko 2noisy estudioan, Oihan Lizasoren gidaritzapean. La Rueda da emaitza horren lagina, ikus-entzunezko honetan ikus daiteken bezala. Felix Lasa eta Toñorekin batera, Ibik eta Joseba Lazkanok osatzen dute egun Leize.