Irudietan: Zarautz Pro 4Teens Surf Txapelketaren lehen eguna

Surf zale ugari bildu dira Borghetto inguruan goizean goizetik. Aritz Aranburuk antolatuta, gazteenen surf txapelketa jokatuko da asteburuan, eta nazioarteko gazterik onenak etorri dira.

Egitaraua


Urriak 26, larunbata
● 8:00-9:00. Izen-emateak.
● 9:00-13:00. 14 urtez azpiko txandak.
● 13:00-20:00. 10 urtez azpiko topaketa eta surf egokituko txandak.
● 13:30-15:00. Partaideek eta langileek bazkaltzeko tartea.
● 16:00-18:00. Surf egokituko jardunaldi irekia Kind Surf erakundearekin elkarlanean.
● 17:00-19:00. Skate txapelketa.
● 20:00-23:00. Musika.

Urriak 27, igandea
● 9:00-17:00. 10 urtez azpiko topaketak, 14 urtez azpiko eta surf egokituko finalerdiak eta finalak.
● 13:30-15:00. Partaideek eta langileek bazkaltzeko tartea.
● 16:00-17:00. Surf skate txapelketa.
● 17:00. Sari banaketa.