Irudietan: Gazteek herri bazkaria egin dute Kuadrilla Egunean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 26a, 18:45

Ehunka lagun bildu dira Musika Plazan, tortilla eta pasta txapelketan. Bingora eta musera jolastu dira ondoren, eta giro ederra sortu da.

Eguraldi bikainarekin ospatzen ari dira Kuadrilla Eguna. Herri kirolak egin dituzte goizean eta, lehiarekin jarraituz, pasta eta tortilla txapelketa egin dute; galtzaileek epaimahaia osatuko dute datorren urtean. Bazkariaren ondoren bingo partida handi bat osatu dute, eta sariak banatu dituzte irabazleentzat. Mus txapelketaren txanda izan da jarraian, Musika Plazako kioskoaren barnean.