Seigarren sailkatu da Felix Zubia Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final laurdenean

Jon Maiak lortu zituen puntu gehien, eta hala, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final erdietako txartela eskuratu du.

Eibarko Coliseo antzokian lehiatu ziren sei bertsolari. Felix Zubia zarauztarrak 423,5 puntu lortu zituen, eta irabazle izan zen Jon Maia zumaiarrak aldiz, 475.

Honela geratu zen sailkapena:

1. Jon Maia Soria…………………….475

2. Jokin Uranga Isuskiza………….467,5

3. Unai Muñoa Amundarain……..451

4. Gorka Maiz Alustiza……………..441

5. Mikel Tapia Aierbe……………….424,5

6. Felix Zubia Olaskoaga…………423,5