Irudietan: Perretxikoen azokan, klima aldaketa presente

40. Natur Astearen barruan, azken eguna izanik, Merkatu Plazan perretxiko azoka jarri dute ikusgai, edonori zuzenduta. Arkamurka natur elkarteak antolatzen du ekimena, eta hauentzat ere oso berezia izan da edizio hau: elkarteak 50 urte bete ditu.

Klima aldaketak perretxikoei nola eta zertan eragiten dien azaldu dute 40. Natur Astearen azken ekintzan, Merkatu Plazan. Hegaztiek ere larrialdi egoera hau nola pairatzen duten ere azaltzen da.

Denetarik aurki daiteke bertan: haurrentzako margotzeko txokoa, mikroskopioarekin perretxikoen esporak ikusteko aukera eta, oro har, perretxiko ezberdinen esposizioa, desagertzear daudenak edota klima aldatzen ari den heinean, gero eta gehiago topa daitezkeenak.

Erlazionatuak

Mende erdi naturatik ikasiz

Zarautz

Arkamurka Natur Taldeak 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuen atzo, Modelon. Besteak beste, hasieratik elkartean dabilen Jose Luis Albizu &l...
Klima aldaketa izango da 40. Natur Asteko protagonista

Zarautz

Urriaren 21etik 27rako prestatu du Arkamurkak urteroko hitzordua, hainbat hitzaldi eta erakusketarekin. Aurten, ordea, elkartearen historia laburbi...