Elia eta Kenyiro Erostarbe izan dira zarauztarrik onenak Zarautz Pro 4Teens surf txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 27a, 18:09

Aritz Aranburuk antolatu du asteburuan jokatu den txapelketa. Larunbat eta igandez aritu dira lehian 14 urte bitarteko gazteak, eta baita surf egokitukoak ere.

Eskerrak emanez hasi dute amaiera ekitaldia, Borghetto pareko oholtzan. Aritz Aranburu pozik agertu da jendearen erantzunarekin, 130 gaztek baino gehiagok hartu baitute parte. Gainera, surf egokituko haurrekin lan egitea "oso aberasgarria" dela esan du.

Skate txapelketako sariak banatu dituzte lehenik eta, jarraian, surfeko onenak saritu dituzte. Hona hemen irabazleak:

10 urtez azpiko txapelketa:

  • Nesketan onena: Carla Morena
  • Mutiletan onena: Oinatz Ortega

14 urtez azpiko txapelketa:

  • Nesketan onena: Annette Gonzalez Etxabarri
  • Mutiletan onena: Kai Odriozola

Surf egokituko txapelketa: Alba

Zarauztarrik onenak: Elia Erostarbe eta Kenyiro Erostarbe