14. urteurrena ospatuko du Putzuzulo gaztetxeak bihartik aurrera

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 29a, 11:42
Brindisarekin hasi ohi dituzte urteurren ospakizunak Putzuzulon. Hemen, iazkoa. (Dorleta Agiriano Lai)

Putzuzulo gaztetxearen 14. urteurrena ospatzen hasiko dira bihar. Eraikina okupatu zuten eguna gogoan, bihar egingo dute brindisa, eta ospakizunek ez dute etenik izango hurrengo asteetan.

14 atso tronpeta jotzen da Xakela asanbladako kideek urteurrena ospatzeko aukeratutako leloa. Aurtengoan ere hainbat astez izango dute zer ospatua, eta bihar hasiko dira ekitaldiak, brindisarekin. Hemen dago egitaraua ikusgai.

Bihar, asteazkena

11:00. Brindisa.
14:30. Bazkaria, arrozdilistak.
19:00. Putzupote eta kalejira, atsoz mozorrotuta.

Etzi, osteguna

19:00. Asanblada.
20:00. Oldseed eta Carolyn Marken kontzertuak.
Ondoren. Pizzajana eta pijama festa.

Azaroak 1, ostirala

08:30. Gosaria, Pagoetara mendi buelta eta bazkaria Txatxarron.

Azaroak 7, osteguna

21:00. Jantoki beganoa.

Azaroak 9, larunbata

16:00. Futbol saioa.
18:00. Toka eta bolo saioa, Zelai Ondon.
22:30. Pelaxen kontzertua.

Azaroak 16, larunbata, Gaztetxea Kalean

Egunean zehar festa Lege Zaharren enparantzan.
Gauean, kontzertuak Putzuzulon: Arrotzak, Tenue, Solid lines eta Nightwatchers.