Zazpi dominarekin itzuli dira Lizardi elkarteko judokak Euskadiko Txapelketatik

Igandean jokatu zuten senior mailako Euskadiko Judo Txapelketa Eibarko Ipurua kiroldegian. Lizardi Judo Elkarteko zazpi kirolarik hartu zuten parte, eta zazpiek domina irabazi zuten.

Lizardiko zazpi judokatik zazpik irabazi dute domina asteburuan Eibarren jokatu den Euskadiko Txapelketan.

Emakumezkoetan, 57 kiloz azpiko kategorian zilarra lortu du Irene Aldabaldetrekuk, baita 63 kiloz azpikoan Naiara Villasantek ere. 70 kiloz azpiko kategorian eta 78 kiloz azpikoan ere zilarrezko dominak lortu dituzte Diana Lopezek eta Lore Austingek, hurrenez hurren. Nayade Lopez, berriz, 78 kilotik gorako kategorian txapeldun izan da. Gizonezkoetan, 90 kiloz azpiko kategorian Gorka Eizagirrek urrezko domina eskuratu zuen, eta Iñaki Aizpuruk, brontzezkoa.

Eibarko kiroldegian, senior txapelketaz gain, infantilen Gipuzkoako Txapelketa ere izan zen. Han ere hartu zuten parte Lizardiko taldeek eta, neskak eta mutilak, biak geratu ziren bigarren.