14 urte bete ditu Putzuzulo gaztetxeak

Aritz Mutiozabal 2019ko urr. 30a, 12:30

Gaurko egunez okupatu zuten duela 14 urte Lizundia zaharreko eraikina, eta, hala, Putzuzulo Amets Fabrikak bere bideari ekin zion. Ohiko moduan, urteurrenero bezala, suziria jaurtiz eta brindisa eginez ospatu dute aurten ere gaztetxearen atarian. Ondoren, bazkaria izango dute, eta arratsaldean, putzupotea eta kalejira, atsoz mozorrotuta.