Orduz aldatu dute Bel Canto Choir Vilnius abesbatzaren kontzertua

Igande honetan bukatuko da Zarautz Abesbatzak antolaturiko Nazioarteko Ahotsak kantu zikloa, Lituaniako Bel Canto Choir Vilnius abesbatzaren emanaldiarekin. Kontzertua Frantziskotarren elizan izango da, baina hasieran iragarritako ordua ordubetez atzeratu dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Beraz, 20:30an hasiko da saioa.