Lore koloretsuekin apaindu dute hilerria herritarrek, Santu Guztien egunean

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 1a, 13:50

Gaur, azaroak 1, Santu Guztien Eguneko tradizioari jarraituz, hainbat herritar hilerrira joan da bertan hilobiratuta dauden senideei loreak jartzera.

Goizen goiz hasita joan-etorrian ibili dira zarauztarrak. Bertara heldu ahal izateko, udalak hiribus zerbitzu berezia ere jarri du.