Elkarrekin Podemosek mitina egin du Musika Plazan

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 1a, 16:31
Elkarrekin Podemoseko ordezkariak Musika Plazako kioskoan. (@pzarautz)

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetarako kanpaina hasi da, eta, horren harira, Elkarrekin Podemos koalizioak mitina egin du gaur Musika Plazako kioskoan. Bertan izan dira Gipuzkoako zerrendaburu Pilar Garrido eta Bizkaiko hautagai Roberto Uriarte eta Miren Gorrotxategi, baita Podemoseko sortzaile Juan Carlos Monedero ere.