'Enaren kontuak' ikuskizuna izango da Modelon, familia osoarentzat

2princesesbarbudes taldeak enaren bizimodua eta bidaiak izango dituzte kontagai bihar, igandean, Modelo aretoan. Familia osoarentzako ikuskizun musikatua da Enaren kontuak, eta 16:30etik aurrera izango da ikusgai. Sarrerak 4 euro balio du.