Zarauztarrak Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan

Atzo goizean abiatu zen jardunaldietara emakume talde bat, Zarauztik. (@SareFeministaZ)

Atzo hasi eta bihar bitartean Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak egiten ari dira Durangon, Salda badago lelopean. Zarauztik ere hainbat lagun bertaratu dira eta parte hartzen ari dira jardunaldietako hitzaldi, tailer eta bestelako ekintzetan.

Jardunaldien inguruko informazio guztia eskuragai dago saldabadagojardunaldiak.eus atarian.