Iragarpenak aldeko ez baziren ere, eguraldiak barkatu egin du goizean eta ateri jokatu da 50. Isidoro Unzueta Saria. Gipuzkoa osotik etorritako berrehundik gora neska-mutikok hartu dute parte Abendañoko zelaian antolatzen den eskolarteko krosean, eta aurten ere erakutsi dute harrobia indartsu datorrela. Urtero bezala, bertan aritu dira lanean Zarautz Kirol Elkarteko atletismo ataleko kideak eta Unzueta zenaren sendia.
Ohi bezala, benjamin, kimu eta infantil mailakoen lasterketan egin dituzte, baina nesketan bai mutiletan, eta lehen hiru sailkatuentzat oroigarriak izan dira. Era berean, kimu eta infantil mailakoetan ordezkaritza gehien zuten zentroei ere oroigarria eman diete. Azkenik, txapela jaso du kimu mutiletan irabazi duen Alar Perezek, parte hartze gehien zegoen lasterketan garaile izateagatik.
Benjamin neskak
1. Eider Gurrutxaga (Antoniano Ikastetxea)
2. Julia Manzoa (La Salle Zarautz)
3. Maite Erostarbe (Antoniano Ikastetxea)
Benjamin mutilak
1. Julen Durandegi (Orioko Ikastola)
2. Telemo Churruca (Ekintza Donostia)
3. Mikel Lazkano (La Salle Zarautz)
Kimu neskak
1. Ane Iparragirre (Txindoki-Laiotz)
2. Naia Azurmendi (La Salle Beasain)
3. Enara Kerejeta (Hernani-Langile)
Taldea: Elgoibar
Kimu mutilak
1. Alar Perez (Txindoki-Jakintza)
2. Martin Mayora (Txindoki-Jakintza)
3. Lur Ocon (Hernani-Elizatxo)
Taldea: Xabier Munibe Azkoitia
Infantil neskak
1. Katia de la Fuente (Peñaforida Donostia)
2. Jone Sudupe (Xabier Munibe Azkoitia)
3. Nerea Garro (La Salle Beasain)
Taldea: La Salle Beasain
Infantil mutilak
1. Martin Iriondo (Orioko Herri Ikastola)
2. Mikel Aramendi (Pasaiako Lizeaoa)
3. Ion Naldaz (San Benito)
Taldea: Txindoki