Alfredo Sayaleroren 'Astroargazkigintza' erakusketa inauguratuko dute ostiralean

Zarauzko hitza 2019ko aza. 4a, 16:00
'Astroargazkigintza' erakusketako irudietako bat. (Alfredo Sayalero)

Zarauzko Argazkizale Elkarteak, udaleko Kultura departamentuaren laguntzarekin, argazki erakusketa indibiduala inauguratuko du ostiralean, 19:30ean, Torre Luzean. Oraingo honetan, elkarteko kide Alfredo Sayalero txanda izango da, eta Astroargazkigintza izenburua duen lana aurkeztuko du. Urtarrilaren 5era arte bisitatu ahal izango da.