Larunbatean hasiko dira sanmartinak Urdaneta auzoan

(karkara.eus)

Datozen bi asteburuetarako egitaraua prestatu dute Urdanetan, San Martin festak ospatzeko. Herri kirolez, bertsolariez eta trikitixaz gozatzeko aukerarik ez da faltako.

Azaroak 9, larunbata

16:00. Ume jolasak eta txokolatada.
21:00. Bertso afaria Indamendi elkartean, Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano bertsolarien eskutik. Gai jartzailea Danel Olano izango da, eta Olarte eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute gaua.

00:30. Ximor taberna irekiko dute goizaldera arte.

Azaroak 10, igandea (jubilatuen eguna)

11:30. Meza Nagusia.
12:00. Eskuz binakako pilota partida: Eñaut Esnaola eta Josu Mujika, Julen Chiapuso eta Iban Jauregiren aurka.
13:00. Herri kirolak, frontoian.
Ondoren, auzoko nagusiekin bazkaria Indamendi elkartean, Sebastian Lizaso eta Aitor Sarriegi bertsolariekin eta Laja II eta Narbaiza trikitilariekin.
18:00. Kalejira tabernaz-taberna bertsolari eta trikitilariekin.
Jarraian, erromeria Ximor tabernan 22:30 aldera arte.

Bertso afarirako sarrerak azaroaren 8a baino lehenago erosi beharko dira, Urtanetako Izarra, Begoña edo Izeta tabernetan, 30 euroan.

Azaroak 11, astelehena (San Martin eguna)

11:00. Meza Nagusia.
Ondoren, tortilla patata lehiaketa.
12:00. Auzokoen artean, herri kirolak.
22:30. Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariak Ximor tabernan.

Azaroak 15, ostirala

22:30. Mus txapelketa azkarra Indamendi Elkartean.

Azaroak 16, larunbata

06:00. Oilasko biltzea, Danel Olano eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
21:00. Bildutako oilaskoekin afaria Indamendi elkartean eta erromeria Izer eta Alabierrekin.

Azaroak 17, igandea

11:30. Meza Nagusia
12:00. Eskuz binakako pilota partidak eta herri kirolak.
17:00. Euskadiko Kintopeko Harri-Jasotzaile Txapelketa eta pentatloi erakustaldia, Jagoba Otaegi eta Arria VI.-ren eskutik. Elizagoien ahizpa trikitilariek girotuko dute eguna.
Jarraian, Ximor tabernan erromeria izango da.
23:00. Erromeria.
23:30. Patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.