Nola eragiten du erraldoien egiturak dantzan?

Dantza.eus 2019ko aza. 5a, 20:19
Zarauzko erraldoiak dantzan. (Aritz Mutiozabal)

Erraldoiak dantzan aritzeak dantzagarriak izatea eragiten du, eta horrek Euskal Herriko erraldoiak barrutik nolakoak diren azaltzera garamatza, gure gainean dagoen hiru metro baino gehiagoko figurarekin elkarreragiteko aukera ematen digun sistema nolakoa den azaltzera. Dantzan.eus-ek ondorengo artikulua eman du argitara Argia.eus atarian.

Ez du zerrenda zehatza izan nahi, eusteko modu ezberdinak eta forma berdinen aldaerak baitaude, baina gure inguruan aurki dezakegunaren ideia bat egiteko balio diezaguke.

Gure sorbalden gainean hiru metro baino gehiagoko figura batek dakartzan erronkak, pisuan eta oreka puntuan laburbiltzen dira. Bi elementu konbinatuen emaitza erraldoiaren inertzia da, oso kontuan hartzekoa dantzatzerakoan. Hiru elementu horiekin jolastu ahal izateko, euste egokia behar dugu. Gaur egun Euskal Herrian hiru erraldoi eredu daude nagusiki eusteko elementuei dagokienez:

Zintzen eta eskuen sistema da garai batean konpartsa askotan gehien erabiltzen zena: erraldoiari eusteko aukera ematen du, besterik gabe, baina zaildu egiten du dantza edo norabide aldaketa dakarren edozein mugimendu mota. Erraldoiak dantzarik gabe desfilatzen ari zirenean, sistema nahikoa zen, oreka puntua apenas mugitzen baitzen.

Zintza, esku eta gerriko sistemak egonkortasun handiagoa ematen dio irudiari, baina aldakaren lana eragozten du erraldoiari mugimendua transmitituz, eta, horren ondorioz, mugimendua bertikalagoa da horizontala baino. Oso gomendagarria dantzarako pauso laburra erabiltzen denean.

Osorik irakurtzeko: Argia.eus