HARA! Felix Zubia HITZAko kazetariaren azaletik kantari

Zarauzko hitza 2019ko aza. 6a, 09:32

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako saioa izan zuen Felix Zubiak urriaren 26an. Ez zuen txapelketan aurrera egiterik lortu, baina utzi zuen ale ederrik. Hemen dago entzungai horietako bat.

Gorka Maizekin egokitu zitzaion zortziko txikiko ofiziotako ariketa Felix Zubia zarauztarrari. Honela zioen gaiak: "Gorka, elkarrizketa egin dizu gaur Felix kazetariak. Amaitu eta bi ordura, telefonoz deitu dizu esanez, ez duela grabatu eta errepikatu egin beharko duzuela".

Urola Kostako HITZAko kazetariaren azalean sartu zen Zubia, eta ofizio ederra osatu zuten bien artean.

Hemen dago ikusgai ofizioa.