HARA! Negu Gorriak-eko kideak elkarrekin entseatzen

Mikel Kazalisek argazki esanguratsu bat igo zuen atzo bere Facebook profilera, zeresan handia ematen ari dena. Bertan, Negu Gorriak talde mitikoko kide Kaki Arkarazo, Mikel Abrego eta Kazalis bera agertzen dira entseatzen, Zarauzko Fidelenea estudioko lokalean. Aurki berri gehiago emango dutela adierazten dute. HITZAk inkesta bat prestatu du, jendeak zertan dabiltzala uste duen erantzuteko. Zuk zer uste duzu?