Bideoa: Euskal dantzak ditu ardatz Pirritx, Porrotx eta Marimotosen disko berriak

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 6a, 15:46

Bizi dantza disko-liburu berria aurkeztuko dute ostiralean Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek. Euskal Dantzen tradizioari begiratu die oraingoan, eta, ohi bezala, Xabier Zabala musikagile zarauztarrak konposatu ditu doinu berriak. Guztira, 13 abesti jasotzen ditu lan berriak, eta horretaz gain, beste 13 abestiz osatutako Irri dantza izeneko bigarren disko bat dakar opari.