HARA! Gabonetako argiak jartzen hasi dira biribilguneetan

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 7a, 11:23
Bizkaia kalea eta Zelai Ondo enparantza kalea gurutzatzen diren biribilgunean hasi dira argiak jartzen. (Aritz Mutiozabal)

Hilabete eta erdi falta da Gabonak iristeko, baina dagoeneko hasiak dira udaleko langileak festetarako herria apaintzen.

Oraindik piztuko ez dituzten arren, hainbat biribilgunetan argiak jartzen hasi dira Gabon giroan murgiltzen joateko.