Xabier Etxeberriak bere lehen ipuin liburua kaleratu du, 'Txoria nintzela' izenburupean

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 7a, 15:38

Oraintsu Buyan komikia aurkeztu berri badu Martin anaiarekin batera, gaur goizean bere lehen ipuin liburua ezagutzera eman du Xabier Etxeberriak. Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia, eta Txoria nintzela izenburua jarri dio, Manolo Urbietaren haur kanta ezagunari keinu eginez; guztira, zazpi narrazio bildu ditu. Donostiako Elkar aretoan egin dute aurkezpen ekitaldia, eta zarauztarrak Xabier Mendiguren editorea izan du alboan.

Erlazionatuak

Azkenean iritsi dira uhartera

Aritz Mutiozabal 2019 urr 18 Zarautz