Amagoia Gurrutxagaren narrazioa 'Ipuina.eus' atarian

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 7a, 18:00
Amagoia Gurrutxaga kazetaria. (Aritz Mutiozabal)

Ipuina.eus webgunean jaso berri dute Amagoia Gurrutxaga kazetariak 1992an Susa aldizkarian argitaratutako Amaitu dezagun behingoz! narrazioa. Harreman gordin bat du kontagai bertan, non sexua, gorputzak eta hilekoa euskal letretara indarrez sartu ziren.