Parekidetasun Sailak osatu du Azaroaren 25aren inguruko egitaraua

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 8a, 08:30

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Zarauzko Udaleko Parekidetasun Departamentuak aurten ere berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko sentsibilizazio kanpainak egingo ditu. Horretarako, zenbait ekitaldi antolatu ditu hilabete honetarako.

Azaroak 8, gaur
- El Sexto Sentido antzezlan flamekoa, , 22:00etan, Modelo aretoan. Sarrera: 8 euro

Azaroak 20, asteazkena
- Indarkeria matxistari buruzko IV. Jardunaldiak: Indarkeria matxistaren tratamend mediatikoa. Indarkeria bultzatzen ari ote gara?

Azaroak 25, astelehena
- Goizean, ikastetxeekin Tratu onekin dantzan egitasmoa: elkarteratzea eta kalejira.

- Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa saioa, 20:30ean, Modelo aretoan. Sarrera doan da, eta 18:00etan banatuko dira egunean bertan lehiatilan.