Hamar urteko etenaren ondoren, 1936ko martxoaren 29an Behobia-Donostia proba berpiztu egin zen, baina beste modalitate batean. Orduko hartan, lau korrikalarik osatutako taldeetan korritu zen, bakoitzak bost kilometro eginez, erreleboka. Lehen edizio hartan Zarauzko Euzko-Gaztedi taldeak irabazi zuen, 01:07:29ko denborarekin. Laukotea ondorego hauek osatu zuten: Soraluze, Laurgain, Arritokieta eta Unzuetak. 1994an, Behobiako antolakuntzak omendu egin zituen, eta Diego Garcia zenaren eskutik jaso zuten oroigarria.