Grease, Karibe eta ABBAren ondoren, 2020ko Inauterietako konpartsak Eurovision musika jaialdia izango du ardatz. “Hiru urte dira jada Zarauzko Inauteriei bultzada bat emateko Inauterietako Konpartsa antolatzen hasi ginela, Marisa Merino dantza eskolarekin elkarlanean", erazi du Ixidor Larrañaga Jai eta Ekitaldi zinegotziak. Datorren urteko konpartsaren gaia ere lerro berean datorrela dio, dantza, koloreak eta distirarekin. "Esperientzia ederra da, konpartsak geroz eta jende gehiago elkartzen du bai dantzan eta baita kalean ere. Herritar guztiak animatu nahi ditut parte hartzera!”.
Gaia zein izango den aurkezteaz gain, bertan izena emateko epea ere zabalik dagoela iragarri dute.Konpartsan parte hartu nahi dutenek Yasmilka koreografoarekin jarri daitezke harremanetan (688-68 53 66) edo Jaiak eta Ekitaldiak Sailarekin (943 00 51 19). Izen-emateak 10 euro balio du, eta epea abenduaren 9an bukatuko da.
Parte hartze kopurua mugatua da, eta gehienez ere 120 lagunentzako dago tokia konpartsan. Gutxieneko adina 7 urteko izango da, eta 10 urtez azpiko haurrek heldu batekin joan beharko dute entseguetara nahiz ekitaldira. Entseguak igandeetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara, Aritzbatalde pilotalekuan; lehena abenduaren 15ean izango da, eta bertan jakinaraziko dituzte hurrengo entseguen datak.