Azken egunak dira Zarauzko Triatloian izena emateko–2020ko ekainaren 13an jokatuko da–. Hain zuzen ere, igande gauean bukatuko da epea, antolatzaileek gogorarazi dutenez. Interesa dutenek, rockthesport.com webgunearen bidez egin beharko dute izen-ematea. Ondoren, azaroaren 13an, zozkatuko dituzte dortsalak. Izan ere, denentzat ez da tokirik egoten. Horregatik, zozketa bidez erabakizen dira 600 parte hartzaileen izenak.
Facebookez jarraitzeko aukera egongo da zozketa, eta hautatuek posta elektronikoa jasoko dute, izen-emate ofiziala egiteko argibideekin.
1987tik jokatzen den txapelketa honetan, parte hartzaileek 2,9 kilometro egin behar izaten dituzte igerian; bizikletaz 78 kilometro egiten dituzte; eta, korrika, berriz, 21 kilometro. Iaz Nan Oliveras (3:53:32) eta Judith Corachan (4:22:10) nagusitu ziren, Zarauzko 33.Triatloian.
Irudi berria aurten
Zarauzko Triatoiak, gainera, irudia berrituko du. Haritz Eizagirre diseinatzaile zarauztarrak egin du lana, "probaren balioekin eta ezaugarriekin guztiz bat datorrena". Hain zuzen, azaroaren 13ko zozketan aurkeztuko dute.